Gaur Kerobia taldeko partaideek proiektu berri bat aurkeztu dugu. Proiektu honi EPILOGO izena jarri diogu. Guk geuk osatutako talde akustikoa da eta formatu txikian eta narrazio eta eszenifikazio bereziarekin zuzenekoak jotzeko sortu da. Jadanik hiru aktuazio ditugu lotuta:
* 2009-11-13: Olaztiko kultur etxea, Nafarroa
* 2009-11-26: Subsuelo, Iruña
* 2009-12-11: Legutiano.
Proiektua aurkezteko www.epilogo.org web orrialde berria zabaldu dugu. Oraindik ez dago guztiz martxan, baina eduki gehiago sartzen joango gara. Bitartean, hurrengo pdf-an informazio gehiago duzue eta gure web orrialde berritik pasatzera gonbidatzen zaituztegu. Espero dugu proiektu berri hau gustatuko zaizuela.















