Izaera agonikoa duen argi izpia, flexo batek eman dio bizia, dardarez dago, beldurra dio aireari, ta heriotzak ez du itxoin, inor ohartu ez den horma txurira hil da. zentzu gehiegiko esaldien letrak argiztatu balitu edo zure betsarera iritsi ta malko batetan planetarantz isuri bazenu, dena egina legoke. zentzugabe handiegia izan zen hormaz beste egitea. inork ikusi al ditu horma txuriak? ikusten ez direnean nolakoak dira? inork ikusi al ditu horma txuriak, ikusten ez direnean? nolakoak dira? hobeto litzateke isiltzea, guztiok ditugu pena, miseri eta alde ilunena, hala ere gabez, flexo bat pizten da ikarak jaten gaituenean. betsare, horma, planeta, aire, flexo ta argi izpi bat naiz.















